Sagardotegi bihurtu dute Palomo Linares elkartea egun batez

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 9a

Joan den ostiralean 80 lagun elkartu ziren Palomo Linares elkartean, urteko garai honetan ohikoa den sagardotegi menua dastatu eta sagardo freskoa edateko. Antolatzaileek jakinarazi dute giro ederrean egin zutela barrikote afaria.