Martuteneko Harrera Taldearen eredua udalerrira ekartzea aztertuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

Lasarte-Oriako Bizipoza Taldeak jakinarazi du hitzaldia antolatu duela hilaren 24rako eta Martuteneko Harrera Taldea osatzen duten eragileetako hirutako ordezkariak gonbidatuko dituela Oriarte Landaberri institutura, iazko abuztuan sortu zuten dinamika hori udalerrira ekar daitekeen ala ez lantzeko. 17:00etan hasiko da solasaldi hori.

 

Harrera taldea Lasarte-Orian... Zergatik? Zertarako? Nola? izenburua jarri diote hilaren 24ko saioari. Arantzazuko Ama ikastolako, Ongi etorri eskolara ekimeneko eta Martuteneko auzo elkarteko kideak etorriko dira bertan egiten ari diren lana erakustera.