Eguzki AFko gazteak, Euskadiko selekzioarekin Cadizen

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 6a

Cadizen lehiatuko diren 14 eta 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioko taldeak. Arg.: EFF-FVF

14 eta 16 urtez azpiko Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa jokatuko da gaurtik igandera Cadizen (Andaluzia). Euskadiko selekzioko taldeetan Eguzki AFko kideak izango dira lehian

Hilabeteetako prestaketaren ostean, 14 eta 16 urtez azpiko Euskadiko areto-futbol selekzioek Espainiako txapelketako azken fasea jokatuko dute eta Lasarte-Oriako ordezkariak izango dira bertan borrokan.

Azken entrenamendu saioetan Eguzki AFko hamar kide aritu badira ere, azkenean bost kide izan dira Cadizera bidaia egin dutenak:  14 urtez azpiko mailan  Julen Murillo, Julen Mauleon eta  Aimar Garcia eta 16 urtez azpikoan, aldiz, Telmo Aranzadi eta Hugo Hernandez.

Hilaren 7an eta 8an izango dituzte bi taldeek partidak. Gazteenek, E multzoko hirukoan, Errioxa eta Nafarroaren aurka neurtuko dituzte indarrak; zaharrenek Kanaria Uharteak eta Extremadura izango dituzte aurkari D multzoko hirukoan.

Herritarren jarduna jarraitzeko behean partiden loturak:

16 urtez azpiko taldea
14 urtez azpikoa