Herriko igerilari gazteak, bikain infantil mailako Euskal Herriko Neguko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 6a

Buruntzaldea IKTko Lier Garmendia igerilari gazteak bere markak ondu zituen. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Infantil mailako Euskal Herriko Neguko txapelketa lehiatu zen otsailaren 28an eta hilaren 1ean, Getxon (Bizkaia) eta Lasarte-Oriak bi ordezkari izan zituen bertan: Tolosaldea IKTko Patxi Arzalluz eta Buruntzaldea IKTko Lier Garmendia

Tolosaldea IKTKo Patxi Arzalluz banaka zein errelebotan jardun zen eta guztira bost domina jantzi zituen. Ikus beheko taula.

Buruntzaldea IKTko Lier Garmendiari dagokionez, igerileku luzean estreinakoz egin zuen igerian eta maila ederrean dagoela erakutsi zuen entrenatzaileen arabera. 14 urtekoen mailan lau probetan izan zen igerian Lasarte-Oriako taldeko ordezkaria eta guztietan bere marka ondu zuen.

Horrez gain, Euskal Herriko udako txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ere lortu zituen; bizkar erako 100 metroetan eta 50 m. librean. 

Emaitzak zuzentzen

Lehengo asteko zenbakian, herritarrak maila absolutuko Euskal Herriko Neguko txapelketan zein Gipuzkoako Neguko Sarian parte hatu zutelaren berri eman genuen.

Buruntzaldea IKTko kideak ederki jardun ziren eta hainbat domina eta marka pertsonal berri ezarri zituzten eta albistean batzuk aipatu gabe utzi genituen. Beheko taulan ikus daitezke falta ziren aipamenak.

Euskal Herriko txapelketa

Dominak

  • Patxi Arzalluz (Tolosaldea IKT):
    • 50 m. libre - 1º Infantil, 15 urte.
    • 100 m. libre -1º Infantil, 15 urte.
    • 4x100 m. libre -1º Infantil, 15 urte.
    • 4x200 m. libre - 2º Infantil, 15 urte.
    • 4x100 m. lau estilo - 2º Infantil, 15 urte.

Ondutako Markak

  • Amaiur Iparragirre (Buruntzaldea IKT): 50 m. bizkar.
  • Lier Garmendia (Buruntzaldea IKT): 50 m. eta 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar eta 50 m. libre.
  • Patxi Arzalluz (Tolosaldea IKT): 100 m. libre.

* Azpimarratua Absolutu mailako marka ontzea

Gipuzkoako Neguko Saria

Dominak

  • Ander Martinez (Buruntzaldea IKT):
    • 200 m. lau estilo - 1º Infantil.
  • Itsaso Iparragirre (Buruntzaldea IKT):
    • 100 m. bizkar - 1º Infantil.
  • Nara Larretxea (Buruntzaldea IKT):
    • 50 m. tximeleta - 1º Infantil.
  • June Apeztegia (Buruntzaldea IKT):
    • 100 m. bizkar - 1º Infantil.

Ondutako markak

  • Ander Martinez (Buruntzaldea IKT): 200 m. lau estilo.
  • June Apeztegia (Buruntzaldea IKT): 100 m. bizkar eta proba bereko 50 m. pasean
  • Aiala Erro (Buruntzaldea IKT): 50 m. tximeleta, 200 m. lau estilo eta 200 m. libre.
  • Izaro Bautista (Buruntzaldea IKT): 100 m. libre.