Errepideko 5 kilometroko Euskadiko txapelketa lehiatu zen hilaren 1ean, Barakaldon (Bizkaia) eta bi herritar euren mailako lehen hamarretan izan ziren. Mari Carmen Olasok F55mailako urrezko domina jantzi zuen (22.35) eta Aloña Mendi taldeko Jon Presa herritarra lasterketako bosgarren eta Euskadiko laugarren (15.13) izan zen.
Otsailari amaiera emateko, aldiz, Borja Granado (02.22.43) eta Ander Bengoetxea (03.12.49) herritarrek Arrasate-Udalatx mendi lasterketako ibilbidea (21 km.) egin zuten.
Hilaren 1ean, aldiz, Aiako Mendi Lasterketako bi probetan zein UZtrail probetan ere izan zen lasarteoriatarrik, baita astebete lehenago jokatu ziren Lezo-Jaizkibel Mendi lasterketan eta Urolako trena proban ere.