Otsailaren 28an, Ostadar SKTko hamasei kide 20 eta 18 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketan lehiatu ziren, Donostiako belodromoan.
Herriko taldeko gazteak ederki jardun ziren eta ondoko taulan ikusi daitekeen modura, bost domina jantzi zituzten: urrezko bat eta zilar zein brontzezko bina. Jauzi probetan eskuratu ziren horietako hiru eta beste biak, abiadura lasterketetan.
Hauek izan ziren lortutako dominak:
- -Oinatz Almagro:
- Jauzi hirukoitza, 20 urtez azpikoa - 1º
- Iraia Alkorta:
- 60 m. lasterketa, 20 urtez azpikoa - 2º
- Eider Redondo:
- 60 m. hesi lasterketa, 18 urtez azpikoa - 2º
- Luzera jauzia, 18 urtez azpikoa - 3º
- Irati Gallego (Ostadar SKT):
- Jauzi hirukoitza, 18 urtez azpikoa - 3
- Jauzi hirukoitza, 18 urtez azpikoa - 3
Markak ontzen
Podiumeko postuez gain, hainbat izan ziren euren markak ondu zituzten gazteak ere, gehiengoa 18 urtez azpiko kategorian: Uxue Altuna (8,66), Erick Burbano (07,93) eta Ivan Mateychuk (07,92), 60 m. lasterketan; Erin Iruretagoyena, 800 m. lasterketan (02.34,42) eta Irati Gallego, 200 m. lasterketan (28,10) eta jauzi hirukoitzean (10,05 m.).
Maila horietako probak lehiatzeaz gain, marka eskuratzeko proba libreak ere izan ziren gainerako kirolarientzat eta Real Sociedad taldean dagoen Alaia Romero herritarrak 60 m. lasterketan eta altuera jauziko saioan parte hartu zuen. Lehenean, bere marka ondu zuen (07,96).
Espainiako laugarren
Horiez gain, Short Track edo Pistako Espainiako txapelketa lehiatu zen Valentzian (Valentzia).
Jokatu ziren proba guztien artean, hilaren 1ean goizean, jauzi hirukoitzeko lehia izan zen eta egun Valencia CA taldean dagoen Naroa Furundarena herritarra jardun zen bertan.
Zortziko finalera iritsi zen Lasarte-Oriako jauzilaria eta denboraldiko marka eginez (13,14 m.), lehiaketako bosgarren eta Espainiako txapelketako laugarren postuan amaitu zuen proba. Nahiz eta azken jauzietan hamahiru metrotik gorako jauziak egin, podiumetik hamalau zentimetrora geratu zen Valencia CAko kidea.