Txuri-urdinek finalerdietako joaneko partida jokatu zuten hilaren 4an, Anoetan; Athletic izan zuen aurkari. Erasoan nagusi izan zen arren, Realak ez zuen atea aurrean zorterik izan. Baina Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako golari esker, garaipena eta final handirako sailkapena lortu zuen etxeko taldeak. Jon Martin herritarrak lan handia egin zuen defentsan eta bigarren zatian, gola egiteko zorian ere egon zen.