Ostadar SKT taldea sailkapeneko berdinketa hausteko borrokatu zen Lana Ointxeren aurka; jardunaldia jokatu baino lehen, 10na puntu zituzten bi ekipoek. Ikus azken emaitzak beheko taulan.
Lehia estua izan zen laurdenez laurden; hirugarren zatia 47na amaitu zuten. Eta azkenengoan etxekoek euren grina atera eta 14-7ko partziala eginez, partida eta bi puntuak bereganatu zituzten.
Bestalde, Ostadar Beltza taldea nagusi izan zen Bera Bera Manteoren aurka. Herritarrak ederki aritu ziren eraso eta defentsan eta saskiaren azpian ere fin ibili ziren.
Kanpoan ere, borrokan
Bi talde horietaz gain, maila berean ari da lehian Ostadar Urdina taldea ere; Oñatin izan zuten hitzordua urdin-beltzek. Aloña Mendiren aurka neurtu zituzten indarrak.
Lehen zatia berdindua (14-8 eta 9-14) izan arren, hirugarren laurdenean alde txikia ireki zuen aurkariak (13-9). Ostadarrek ez zuen amore eman eta dinamika hautsiz, 44-50 gailendu zen.
Ostadarreko taldeak gogotsu ari dira lehiaketako bigarren fasean lehian eta Ostadar zein Ostadar Beltza taldeak euren multzoko lehen postuetan egoteko ari dira lehian. Lehena laugarren da A-1 sailkapenean eta bigarrena A-5eko buru da.
Emaitzak
- Ostadar SKT 61 - 54 Lana Ointxe
- Ostadar Beltza 101 - 20 Bera Bera Manteo
- Aloña Mendi 44 - 50 Ostadar Urdina