Herriko jubenil taldeetatik bakarrak eskuratu zuen garaipena ligan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 4a

Futbol denboraldia aurrera doa eta herriko taldeek jardunaldi berriari egin zieten aurre, zehazki Ostadar SKTko Ohorezko Jubenil zein Jubenil I. Mailako taldeek igoera eta kopako bosgarrena jokatu bitartean, Jubenil Gorengo mailako ordezkarien hogeita batgarrena izan zen. Lau taldetik batek bakarrik eskuratu zituen garaipeneko puntuak

Ostadar SKTko ordezkariek Michelin zein Atsobakar kirol gunean izan zituzten norgehiagokak. Horietatik bi neurketa, gainera, ordu beran jokatu ziren.

Lehenak Atsobakarreko zelaira ateratzen Jubenilen Gorengo Mailako kideak izan ziren. Beti Ona CD izan zuten aurrez aurre. Errenteriako taldeak lehen minutuetan aurre hartu zuen eta 40. minutuan bigarren gola, emaitza mantentzen jakin zuen geratzen zen zatian.

Lehia horren ostean, urdin-beltzen ohorezko jubenilek Astigarraga Mundarro garaitu zuten ongi borrokatutako partidan; 1-3 emaitzari itzulia eman zioten eta 5-3 ere jarri ziren etxekoak.

Bien bitartean, Michelinen, Arrupe Chaminaderekin neurtu zituen indarrak Jubenil I. mailako taldeak. Donostiarrek ongi baliatu zituzten gol aukerak eta markagailuan nagusi izan ziren.

Bestalde, Lasarte-Oriatik kanpo izan zuen saioa Texas Lasartearrako Jubenilen Gorengo Mailako ordezkariak. Eibarrera bidaia egin zuen talde txuri-urdinak Urkiren aurka jokatzeko eta ezin izan zituzten eibartarrak garaitu.

Texaseko Jubenil I. kategoriako kideek, aldiz, atseden izan zuten Udaberri kopan. Indarrak berreskuratzeko aukera izan dute euren multzoko lehen posturako lehian jarraitzeko; bigarren postuan dago Lasarte-Oriako ekipoa partida bat gutxiagorekin.

Emaitzak
  • Ohorezko Jubenilen Maila
    •  Ostadar SKT 5-4 Astigarrako Mundarro
  • Jubenilen Gorengo Maila
    • Ostadar SKT 0-2 Beti Ona CD
    • Urki CD B 4-2 Texas Lasartearra CF
  • Jubenilen I. Maila, kopa
    • Ostadar SKT 1-4 Arrupe Chaminade