Gimnasta txikiak ere, tapizean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 4a

Topaketan parte hartu zuten benjaminak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Pixkanaka-pixkanaka Lasarte-Oria Kirol Elkarteko gimnasta guztiek egin dute jauzi tapizera. Hilaren 1ean, benjamin mailako kideen txanda izan zen. Landaberri, Sasoeta 1 eta Sasoeta 2 taldeek parte hartu zuten Hernaniko kiroldegian izandako topaketan. Urduritasun, ilusio eta gogo handiz, entrenamenduetan egiten duten lana guztia erakutsi zuten