Saioari hasiera emateko, marrazkiak egin zituzten askotariko tintekin eta argi ultramoreekin horiek nola ikus zitezkeen ikasi zuten. Hori guztia, gela ilun batean agin zuten.
Saioa "oso arrakastatsua" izan zela nabarmendu dute Udal Liburutegiko arduradunek. Bi saio eskaini zituzten, eta bietan bete ziren eskainitako leku guztiak; orotara 40 gaztek parte hartu zuten.