Lasarte-Orian trena hartu eta Lugaritzeko geltokian geratu ostean, Ondarreta eta Kontxa hondartzetatik barrena Urgull mendira igo ziren irteeran parte hartu zuten lagunek. Urgulleko txokoak ezagutu ondoren makilak eskuan Easo plazako geltokirantz egin zuten Lasarte-Oriara itzultzeko.