Absolutu eta junior mailako Euskal Herriko txapelketan Buruntzaldea IKTko Amaiur Iparragirre eta Ane Meyer zein CD Fortuna taldeko Ibon Elola, Kimetz de la Cruz eta Mayi Gorostegi herritarrek parte hartu zuten.
Estilo libre, bizkar zein lau estiloko probetan izan ziren uretan eta lehen postuetan egotea lortu ez bazuten ere, Iparragirrek, Elolak eta De La Cruzek euren markak hobetu zituzten behean ikusi ahal den lehiatan.
Ondutako markak
- Amaiur Iparragirre (Buruntzaldea IKT):
- 50 m. libre.
- Ibon Elola (CD Fortuna):
- 200 m. libre.
- Kimetz De La Cruz (CD Fortuna):
- 50 m. bizkar.
- 100 m. bizkar.
- 200 m. bizkar.
Dominak eta markak
Gipuzkoako Neguko Sarian ere emaitza ederrak lortu zituzten igerian egin zuten Buruntzaldea IKTko hamar ordezkariek eta guztira, hiru domina batu zituzten.
Ander Martinezek infantil mailako 100 metro bular proban denborarik onena egin zuen eta urrezko domina jantzi zuen. Aitor Estanga hirugarren izan zen junior/absolutu mailan eta Aiala Erro infantil mailako podiumetik gertu geratu zen 200 m. libre lehiaketan.
Horrez gain, 100 m. lau estilo proban igeriketa taldeko ordezkaritza handia izan zen. Zazpi kide izan ziren lehian; lau infantil kategorian eta hiru absolutu/junior mailan. Bi probetan lehen postuan izan ziren igeriketa taldeko kideak; Itxaso Iparragirre bigarren izan zen gazteen artean eta Nora Miguelez laugarren, handienen artean. Eta beste batzuek euren denbora hobetzea lortu zuten.
|
Dominak
|
Ondutako markak
|
Bakarkako saioez gain, bi errelebo ere egin zituzten taldeko neskek: 4x50 m. libre eta 4x50 m. lau estilo.
Hitzordu garrantzitsua
Eta neguko sasoiko lehiaketa garaia ez da amaitu oraindik; hilaren 28 eta martxoaren 1ean infantil mailako Euskal Herriko txapelketa jokatuko da Getxon (Bizkaia). Buruntzaldea IKTko Lier Garmendia eta Tolosaldea IKTko kide Patxi Arzalluz herritarra launa proban ariko dira igerian. Garmendiak tximeleta estiloko 50 m. eta 100 m. saioak egingo ditu, baita 50 m. libre eta 100 m. bizkar ere; Arzalluzek, aldiz, 50 m., 100 m. eta 200 m. libre eta 100 m. tximeleta.