Taula Xake Klubeko A eta B taldeek fase berria hasiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 26a

Taula B eta Hondarribia Marlaxka C, lehian.

Taula Xake klubeko I. zein II. mailako taldeek ligako lehen fasea amaitu dute. Azken jardunaldian garaipen orokorrik lortu ez bazuten ere, sailkapenerako baliagarriak ziren puntuak eskuratu zituzten

Taula Ako kideek Arrasate Arlutzen aurka partida bat irabazi eta bat berdindu zuten. Horri esker, 18 puntu batu dituzte eta multzoko hirugarren sailkatu dira. 

Puntu kopuru bera lortu zuen etxean Taula Bk Hondarribia Marlaxka Cren aurka. Ondorioz, 8 punturekin azken sailkatua izan da II. mailako bigarren taldean.

Aurkari berriak

Era honetara, klubeko lehen taldeak Gorengo mailarako igoera fasea jokatuko du eta B ekipoak, ordea, jaitsiera izango du jokoan. 

Gorengo mailako igoeran, I. mailako bi multzoetako lehen lau taldeek egingo dute bat. Herriko taldearekin batera, besteak beste, Felix Manso herritarra kide duen Mikel Inmobiliaria taldea ere sailkatu da. 

Bigarren mailako bi taldeetako azken lau lehiakideek, aldiz, jaitsiera jokatuko dute eta hori da Taula Bren kasua.

Herriko taldeko bi ordezkariek Liga sistemaren arabera jokatuko dute. Lehen fasean elkarren aurka jokatu duten taldeen arteko puntuak mantenduko dira eta beste multzoko ordezkariekin bakarrik lehiatuko dute. Jarraian dagoen taulan ikusgai dituzue hurrengo asteetako Taulako kideen aurkariak:

I. maila, igoera
  • Beraun Bera A 
  • Beraun Bera B
  • Gros E 
  • Gros H
II. maila, jaitsiera
  • Goierri A
  • Billabona B
  • Bergara
  • Santikutz B

Horiez gain, Taula C taldeak bi jardunaldi falta ditu III. mailako liga amaitzeko; bere multzoko zortzigarren dago. Irunen jokatu zuen azken saioan berdinketa bakarra lortu zuen taldeak Salto Bidasoa Dren aurka.