Martxoaren 6tik 8ra Cadizen (Andaluzia) jokatuko den 14 eta 16 urtez azpiko Erkidegoen arteko bigarren fasea prestatzen ari da Euskadi eta talde hori-beltzeko kideek saio ugari izan dituzte azken asteetan. Zaharrenen taldean hiru ordezkari izango ditu herriko taldeak: Alex Corchuelo, Telmo Aranzadi eta Hugo Hernandez. Txikien kasuan, oraindik, ez dute azken zerrenda eman, baina Eguzkiko arduradunek jakitera eman dutenez, lau kide bakarrik borrokatu ahalko dira lehian.
Irudian, Euskadiko 14 zein 16 urtez azpiko selekzioarekin lanean ari den Eguzkiko gazte taldea.