Infantil A taldeak bi sari eraman zituen: bigarren postua eta talde ausartenari oroigarria. Laia Suberbiola uztaiarekin egindako lanarekin podiumeko hirugarren mailara igo zen eta Aiala Jimenez sokarekin ateetan geratu zen, laugarren izan zen.
Lasarte-Oria Kirol elkarteko (LOKE) gimnastek Aresketa txapelketan parte hartu zuten hilaren 21ean, Amurrion (Araba). Infantil A eta Kadete B taldeak zein Aiala Jimenez eta Laia Suberbiola bakarka aritu ziren dantzan tapizean eta emaitza ederrak lortu zituzten