Lehen postuetan edo finaletan lehian egon zirenen artean Ostadar SKTko Iban Carrascosa, Xuban Corman, Aitor Martin, Amelie Flores, Nahia Garcia, June Iruretagoiena, Eider Redondo, Oinatz Almagro eta Iraia Alkorta izan ziren, baita Real Sociedadeko Alaia Romero zein Atletico San Sebastianeko Hodei Murgiondo ere. Euren onena eman eta horien artean titulu eta domina ugari metatu zituzten:
|
16 urtez azpiko maila
|
18 urtez azpiko maila
|
20 urtez azpiko maila
|
Aipatzekoak dira 16 urtez azpiko mailan Nahia Garciak jauzi probetan eskuratutako bi urrezko dominak eta 18 urteko mailan Hodei Murgiondok pertika jauzian lortutako garaipena.
Era berean, Ostadarrek gazteen mailan egiten ari den lana ere ikusgai izan zen bi probetako podiumetan: luzera jauzian eta pisu jaurtiketan.
Eta Oinatz Almagro eta Eider Redondok jauzi hirukoitzean lehia ederrak bizi izan zituztela ere nabarmendu behar da; azken saiakeran galdu zuten titulua.
Sasoia, amaitzear
Pistako sasoia amaitzeko aste batzuk falta dira eta azken lehiaketari egingo diete aurre herriko ordezkariek.
Hilaren 28an, Euskadiko lehian izan ziren 18 eta 20 urtez azpiko kide gehienak Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute. Hala nola, Ostadar SKTko hamasei kirolari izango dira nor baino nor Donostian modalitate ezberdinetako probetan: lasterketak, pisu jaurtiketa eta jauziak.
18 urtez azpiko kategoriako pertikako lehian, ordea; ez da Euskadiko txapeldun berria den Hodei Murgiondo egongo. Murgiondok asteak daramatza molestiekin entrenatzen eta lehiatzen eta aire libreko denboraldirako prest egoteko aste batzuetako atseden tartea hartzea erabaki du.
Bestalde, Short Track edo pistako Espainiako txapelketa ere jokatuko da Valentzian (Valentzia) eta Lasarte-Oriako ordezkari bat izango da bertan, Naroa Furundarena. Jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko da Valentzia taldeko kidea.