Lehena Ipar martxan lehen pausoak eman nahi zituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa izan zen hilaren 21ean. Zubietako Hipodromoko aparkalekuan bildu, makilak hartu eta Alex Ramos irakaslearen azalpenak adi jarraitu zituzten saioan parte hartu zutenek. Saioak mugimenduaren oinarriak finkatzeko eta makilak erabiltzeko balio izan zuen.
![]() |
Bigarren hitzordua, aldiz, Aspanogiren XIII. Ipar martxa izan zen. Hilaren 22an, taldeko kideek marea arrosarekin bat egin zuten Donostian eta Sagues eta Haizearen orraziaren artean dagoen ibilbideaz eta eguraldi paregabeaz gozatu zuten.
