Donostia Arraun Lagunak, Hondarribiako jaitsieran nagusi

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 24a

Donostia Arraun Lagunak taldeko kideak, Hondarribiko jaitsierako banderarekin. Arg.: Santurtziko arraunlariak.

Denboraldiaurreko lehiak hasi dituzte herriko kirolariak dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra ontziek. Hilaren 21ean, Hondarribiako jaitsiera jokatu zen. Guztira, 33 traineruk parte hartu zuten kategoria ezberdinetan

Erlojupeko saio ederra egin zuten guztiek estropada eremuan, Hondarribiko hondartzatik itsaso aldera eta Bermeo eta Donostia Arraun Lagunak izan ziren azkarrenak.

Lugañeneko kideak Aiora Belartieta herritarra barne azken aurreneko postuan atera ziren uretara eta ziabogan denbora onena egin zuten (08.21). Bigarrengo luzean ere euren nagusitasuna erakutsi zuten eta 15.21,80 denbora egin zuten. Hondarribiaren zain geratu zen taldea, baina etxekoak bigarren izan ziren ia hemeretzi segundoko aldearekin (15,40,37).

Donostiarrako Bantxa multzoko bigarren izan zen lehian eta Zarautzen denbora izan zuen bakarrik erreferentzia modura. Hala ere, bosgarren izan zen ziabogan 08.41 eta helmugan 15.57,98 eginez. 

Ligak, Madrilen

Ekainera arte proba ezberdinetan izango dira herritarren traineruak. Horien artean, Gipuzkoak txapelketa maiatzaren 31n eta Euskadiko txapelketa ekainaren 7an, Getarian.

Bien bitartean, ACT aurtengo ligetako nondik norakoak apurka eskaintzen ari da. Lehen berria Ligen hasiera data eta lekua izan da. Zehazki San Pedro egun bezperan, ekainaren 28an jokatuko da lehen jardunaldia eta ez ohikoa den kokapenean, Lozoyako Buitrago urtegian (Madril).

Horrez gain, formatu berezia izango du lehen estropadak: erlojuaren aurka lehiatuko dira binaka eta sei luzetara.