Sagasti eta Olmos judokek, podiuma beterano mailako Superkopan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 24a

Sagasti eta Olmos, lehiaketan lortutako dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek lehiaketa eta prestakuntza asteburua izan dute. Madrilen lehiatu den Beterano mailako Superkopan bi domina eskuratu dituzte LOKEko kideek: urrekoz eta brontzezkoa 

Superkopan LOKEko Asier Sagasti eta Josu Olmosek parte hartu zuten.

Sagasti M1 100 kilo azpiko kategorian lehiatu zen eta bi borroka ipponez irabaziz, txapeldun izan zen.

Olmosek, aldiz, M1 66 kilo azpiko bigarren aukera jokatu behar izan zuen eta bertan hirugarren postua eskuratu zuen.

Garrigosekin lanean

Bestetik, taldeko Suhar Aristegi, Iraia Diez, Ariane Luis eta Almi Campos lan saio berezi batez gozatu zuten, hilaren 21ean. Fran Garrigos munduko txapeldun eta 2024ko brontze olinpikoak zuzendutako entrenamendua izan zen Donostian eta LOKEko kideek asko ikasi zuten.

Eta LOKEko kide gazteek martxoaren 8an izango dute hurrengo hitzordua; infantilek Gipuzkoako eskolarteko finala jokatuko dute.

LOKEko judokak, Fran Garrigosekin (erdian). Arg.: LOKE Judo.