Urteko egun bereziena ospatzeko egitaraua prest dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 23a

Meza rozieroa izan ohi da ospakizuneko ekitaldi ikusgarrienetako bat.

Otsailaren 28a da Andaluziaren eguna. Larunbatean erori da aurten eta, hori baliatuta, egun horretan bertan eta hurrengoan ospatuko dute Semblante Andaluz elkarteko kideek. Ohorezko ardoarekin topa eginda irekiko dute programa eta flamenko emanaldi ikusgarri batekin itxiko dute.

Egitaraua

Hilak 28, larunbata

  • 20:00etan, Semblante Andaluz elkartearen egoitzan (Atsobakar auzoa), ohorezko ardoarekin topa egingo dute eta Semblante Andaluz elkarteko zuzendaritza talde berriak aurrekoaren erreleboa hartuko du. Halaber, Andaluziako ereserkia abestuko dute.

Martxoak 1, igandea

  • 12:30ean, Arantzazuko Ama parrokian, meza rozieroa egingo dute. Duende dantza taldeak eta Semblante Rociero koruak girotuko dute elizkizuna.
  • 14:30ean, Semblante Andaluz elkartearen egoitzan, bazkaria.
  • 17:00etan, elkartearen egoitzan, flamenko emanaldia. David Colomo, Jose Jimenez eta Amaia Gonzalez Caballero artistek parte hartuko dute.