'Adimen Artifiziala, mundua aldatuko duen tresna' izenburua jarri dio hitzaldiari Borobilean Elkarteak. Informatikaria eta zibersegurtasunean aditua den Beñat Iriondo herritarra gonbidatuko dute saiora. Herritar ororentzat irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek eta, norbaitek beharko balu, euskaratik gaztelaniarako unean uneko itzulpen zerbitzua emango dutela.