Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 23a

Saharar Herriarekin Elkartasuna Lasarte-Oria eragileko kideek jakinarazi dute mobilizatu egingo direla ostiral honetan, Okendo plazan, 19:30etik aurrera, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik 50 urte beteko diren egunean. Ekintza horretan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.