Inauterietako asteburua ez da jai izan herriko lasterkari eta atletentzat

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 19a

Ezkerrean, David Garcia, mendi lasterkeko igoera batean eta eskuinean, Jon Presa, helmugara iristen. Arg.: GITB/10KIbiza

Herriko ordezkariak lasteketetan zein pistan izan dira lehian hilaren 14an eta 15ean

Mendian edo errepidean proba ezberdinetan izan dira lehian hilaren 15ean eta egun horiek baliatuz Sevilla (Andaluzia) edo Eivissara (Balear Uharteak) egin dute bidaia.

Jon Presa Herranz herritarrak Platja d'en Bossa lasterketari egin zion aurre Eivissan. 10 kilometroko proba 32.17 denboran amaitu zuen herritarrak eta bere mailako bosgarren izan zen.

Proba luzeei dagokionez, David Garcia Romerok (02.04.25) 21 kilometrotako ibilbidea egin zuen Ordiziako Mendi lasterketan. Jon Altuna Egitegik, aldiz, Sevilla Zurich Maratoian parte hartu zuen eta 03.54.58 behar izan zituen bidea egiteko.

Euskadiko txapelketa

Pistan ere ez zuten atsedenik izan herriko ordezkariek eta proba libreetako saioa izan zen Donostiako belodromoan hilaren 14an. Nabarmentzeko emaitzik ez zen izan, baina Ostadar SKTko kideek entrenamendu gisa erabili zuten. Izan ere, Lasarte-Oriako atleta gazteek hitzordu garrantzitsuari egingo diote aurre hilaren 21ean, Donostian, 20, 18 eta 16 urte azpiko Euskadiko txapelketari, hain zuzen ere. 

 

Ostadar Atletismo taldeak ordezkaritza mardula izango du belodromoan; kategoria eta proba ezberdinetan hamasei kide izango dira lehian. Zehazki, zazpina atleta izango dira 16 eta 18 urtez azpiko saioetan eta bi 20 urtez azpikoan. 

Horiez gain, beste bi herritarrek ere parte hartuko dute jardunaldian: Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo eta Real Sociedad taldeko Alaia Romero. Lehena 18 urtez azpiko pertika jauziko proban ariko da; Romero, aldiz, hiru lehiaketatan egongo da borrokan: 60 m. lasterketa, 60 m. hesi eta luzera jauzian.