Larunbateko hitzordurako azken sarrerak Ilargi tabernan eros ditzakete herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 18a

Urteko hitzordu berezienetako bat aurrera eramango dute larunbat honetan Lasarte-Oriako Literatur Txokoko kideek: bertso bazkari literarioa. 14:00etan hasiko dira bazkaltzen Xirimiri elkartean eta, ostean, lanean hasiko dira Ane Labaka, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita bertsolariak zein Leire Vargas idazlea, hiru horiei gaiak jartzen. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera gutxi batzuk geratzen direla salgai eta eskuratu nahi dituztenek Ilargi tabernara joan beharko dutela. 30 euro balio dute, baldin eta eroslea langabetua edo ikaslea bada; kasu horietan, 20 euro ordaindu beharko ditu tiket bakoitzeko.