Zilarrezko kategoriako lanak erakutsiko dituzte gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 16a

Ikus-entzule ugari bertaratu ziren joan den asteko asteleheneko saiora.

Lasarte-Oriako XVIII. Itsaspeko Zinema Zikloko bigarren doako emanaldia aurrera eramango dute gaur, kultur etxeko auditorioan, 19:00etatik aurrera. Zilarrezko kategoriako lanak proiektatuko dituzte. Gaur zortzi, berriz, Urrezko emanaldia egingo dute toki eta ordu berean.