Aterkia erabiltzen jarraitzeko egunak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 16a

Herritar bat, euri zaparradatik babesten.

Azken egunetako giro goibelarekin jarraituko dugu aste honetan. Euskalmet agentziak abisu horia ezarri du "prezipitazio iraunkorrengatik" gaurko egun osoan zehar eta bihar goizeko bederatziak arte. Kalera atera eta aterkia irekitzeko egunak ditugu aurretik, beraz.