Palestinako eta Ekialde Hurbileko urtebeteko kronika aurkeztuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 13a

Durangoko Azokan egindako aurkezpena. Argazkia: Iñaki Lopez de Luzuriaga.

Iñaki Lopez de Luzuriaga herritarrak Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024) wikiliburua aurkeztuko du hilaren 18an, Antonio Mercero aretoan, 19:00etan. Gatazka "hotz, teknifikatu eta deshumanizatu" baten harira Euskal Wikipedian argitaratutako 25 artikulu bildu ditu (sei ataletan sailkatuta), Iñaki Alegriarekin batera sustatu duen egitasmoan.

Hori horrela, artikulu sakabanatu horiek guztiak kontzeptu bakar baten bueltan jaso dituzte eta gertaeren albiste sorta bati buruz inoiz publikatutako aurreneko wikiliburua ondu dute. Digitalki zein fisikoki argitaratu dute.

Informazio gehiago, hemen.