Maila ezberdinetan lehiatuko dira aurten Lasarte-Oriako ordezkariak bai taldean baita bakarka ere.
Eskolarteko txapelketan ordezkaritza mardula aurkeztu du LOKEk. Infantiletako maila bakoitzean taldea izango du lehian eta Alebin C kategorian lau ekipo izango dira borrokan. Bakarka edo bikoteka, aldiz, Oihane Portuburu/Laia Suberbiola eta Aiala Jimenez infantil A lehian egingo dute dantza.
Lehen jardunaldian, alebinek pilotarekin eta esku hutsik egin zuten lan, infantilek uztaiarekin eta bakarkako kideek sokarekin duten trebezia erakutsi zuten.
Amateur mailan hiru talde aurkeztu ditu LOKEk; bi jubeniletan eta bata kadeteetan. Bergarako saioan, zaharrenek estreinakoz borrekin egin zuten dantza; kadeteak, aldiz, pilotarekin.
Honakoak izn ziren talde, biko eta bakarlarien emaitzak:
Eskolarteko txapelketaTaldeak
Bakarka
|
Amateur txapelketa
|
Araudi berria
LOKEko prestatzaileek adierazi digutenez, aurten araudi aldaketa izan dute eta horretara moldatu dituzte dantza guztiak. Ondorioz, jubenilek lehenengoz egin dute lan borrekin lehen fasean eta prestakuntza zail izan dela aipatu dute.