Ipar Martxako hastapen ikastaro berria, hilaren 21ean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 12a

Aurreko Ipar martxa ikastaroan parte hartu zuten pertsonak. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako taldeak hasiberriei zuzendutako ikastaro berria eskainiko du hilaren 21ean, larunbatarekin. Hipodromoko zubian batuko dira eta 10:00etatik 12:30era saioa egingo dute.

 

Antolatzaileek jakitera eman dute, elkarteak ikastaroa egiteko makilak uzten dizkiela parte hartzaileei.

Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bi telefono zenbaki eskaini ditu talde urdin-beltzak: 626 595 685 eta 943- 36 04 33. 

Horrez gain, hilaren 22an, Aspanogi elkarteak antolatzen duen Ipar martxa ibilaldian izango dela jakitera eman du taldeak. Urtero moduan, adingabe onkologikoak dituzten familiei babesa emango die Lasarte-Oriako Ipar martxa taldeak.