Udaberriko txapelketako 2. Nagusien mailako neurketa jokatu zen lehenengo. Jagoba Mendizabal eta Luken Carbayeda bikoak tantoak borrokatu behar izan zituen EPLE 2 bi jokoetan (10-8 eta 10-8) garaitzeko. Ikus galeriako irudiak.
Zazpira arteko banakako txapelketan, aldiz, Iker Artetxek ongi jokatuz Txost taldeko Flores 25-12 gainditu zuen. Garaipenari esker, lehiaketan aurrera egin du Intzako ordezkariak eta gaur, hilaren 13an, Kuku elkarteko Luisa kidea izango du aurrez aurre final erdietarako txartela eskuratzeko.
Denetariko emaitzak
Gainerako Intzako kideek emaitza ezberdinak izan zituzten.
Kadete 2. kategoriako bikoak lehia estua izan zuen Gaztelupe 1ekin; 2-1 (10-9, 6-10 eta 5-2) irabazi zuten Intzako Lopez eta Maizek.
Kadete emakumezkoen lehian, aldiz, Iparragirre eta Etxezarretak 0-2 (5-10 eta 8-10) galdu zuten Mundarroren aurka.
Eta trinketean ere ez zuen zorterik izan Olazabalek; Behar Zanako Iparragirre nagusi izan zen partidan eta 40-10 gailendu zen.