Ostadar SKTk zortzi kirolariko ordezkaritza aurkeztu zuen 16 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketan Horiez gain, Real Sociedad taldeko Alaia Romero herritarra ere izan zen lehian.
Gaztetxoek ederki egin zieten aurre euren probei eta dominak ere jantzi zituzten. Aipatzekoak dira Nahia Garcia eta Aitor Martinen garaipenak jauzi hirukoitzean eta pisu jaurtiketan, baita luzera jauzian zein pisu jaurtiketan podiumeko bi mailatan izan zirela herriko ordezkariak ere.
Horrez gain, egun berean adin txikiko zein master mailako Jaurtiketa luzeetako Euskadiko txapelketa lehiatu zen Durangon (Bizkaia). Talde urdin-beltzeko Helena Martin 20 urtez azpiko txapelketan izan zen lehian xabalina jaurtiketan. Ostadar SKTko ordezkariak azken saiakeran garaipena erdietsi zuen; 29,39 metroetara iritsi zen tresna.
Eta egun bat beranduago, Donostiako belodromoak Master mailako Euskadiko txapelketa hartu zuen. Mari Carmen Olaso herritarra bost probetan izan zen lehian 55 urte azpiko mailan eta bostetan izan zen podiumean.
Honakoak izan ziren herritarrek eskuratutako dominak:
16 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketa
|
Euskadiko txapelketa20 urtez azpiko txapelketa
Master txapelketa
|
Herritarrak, Gimnastikan
Errepidean ere izan ziren lasterka lasarteoriatarrak. Hilaren 8an, Donostian jokatu zen Gimnastika Uliako proba ezberdinetan parte hartu zuen talde handi batek.
45 minutu azpiko 10 kilometroko saioan, Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) XAbier Aizpuruak 33.34 egin zituen helmugan. Gaizka Ormazabalek ere lasterketa hasi zuen, baina ezin izan zuen ibilbidea amaitu.
Popularren artean, Mikel Amunarriz izan zen lehen herritarra (42.12) eta bost kilometroko lehian, Mikel Ubegun (18.52).