Ikasenpresa programa erkidegoko Lanbide Heziketa ikastetxeetan garatzen den ekimena da, ekintzailetza lantzea helburu hartuta. Bertan, ikasleek ikasturtean zehar enpresa txiki bat muntatu behar izaten dute eta honi dagozkion jarduera guztiak garatu (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa eta abar).