Lehen mailako taldeak bakarrik jokatu zuen hilaren 7ko jardunaldia Blas de Lezo kaleko lokalean. Lasarte-Oriako laukoak Zaleak A ekipoa izan zuen aurrez aurre eta garaipena erdietsi zuten; hiru neurketa gainditu eta batean parra egin zuten herriko ordezkariek.
Bigarren mailako kideak Donostian Gros I-ren aurka aritu zen eta taula batean garaipena erdietsi zuten eta beste batean berdinketa.
Taula C taldeak, aldiz, Astigarragara egin zuen bidaia. Aurkariak nagusi izan ziren lau partidetatik hirutan eta bakarra eskuratu zuten Lasarte-Oriako kideek.
Lehen fasea amaitzeko bi norgehiagoka falta dituzte herriko klubeko ordezkariek. Gaur gaurkoz Taula A bere mailako hirugarren da; Felix Manso herritarra kide duen Mikel Inmobiliaria da sailkapen buru. Taula B eta C, aldiz, zortzigarren dira. Hilaren 14an jokatuko dute hurrengo saioa eta puntu gehiago eskuratzeko lehiatuko dira.
