LOKEko judokak, Legazpian eta Urnietan lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 10a

Ezkerrean, LOKEko infantil mailako judoketako batzuk. Eskuinean, Diaz eta Luis, Legazpiko podiumean. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokak azken asteetan lehiaz lehia dabiltza. Legazpian, Urnietan edo Katalunian izan dira herriko klubeko kideak

Hilaren 7an, kadete mailako Iraia Diez, Ariane Luis, Marco Iriso, Francis, Yago Izquierdo eta Maria Escribano Legazpiko herria nazioarteko txapelketan parte hartu zuten. Ederki borrokatu ziren guztiak eta Diez zein Luis 57 kilo azpiko podiumera igo ziren.

Diezek finala galdu zuen Judo Club San Sabastian taldeko Maddi Arina kidearen aurka; Luisk, aldiz, bigarren aukera jokatu eta brontzezko domina jantzi zuen.

Egun bat beranduago, LOKEko infantilek eskolarteko Gipuzkoako txapelketako bigarren fasean borrokatu zuten Urnietan. 

Hamabost egun lehenago lehen fasea jokatu zuten gaztetxoek eta bi jardunaldietan ederki jardun ziren tatamian. Ikus koadroa hilaren 7ko emaitzak ikusteko.

Kopan, lehian

Horrez gain, urtarrilaren 24an Iraia Diez kadete mailako Espainiako kopa lehiatu zen El Vendrell, Katalunian. Noelia Tarrico valentziarraren aurka galdu eta lehiatik kanpo geratu zen Diez.