Uribealdeari aurre egin zion Euskal Ligako II. mailako Gipuzkoa Sortzen taldeak hilaren 7an Atsobakar kirol gunean.
Nahiz eta aurkaria markagailuan aurreratu, etxekoek ongi jokatuz eta aurkariaren hutsez baliatuz markagailua alde jarri eta 68-28 nagusitu ziren.
Beltzak RTko kideak dituzten gainerako taldeei dagokionez, Euskal Ligako I. mailako taldeak izan ezik, guztiek garaipena erdietsi zuten (ikus koadroa). Herritarrek, gainera, euren harritxoa jarri zuten: Joanes Arroyok eta Lander Zabalak entseguak egin zituzten eta Erik Perezek bi entsegu gauzatze.
Euskal Ligako II. mailako irudiak galerian ikusgai.
Erkidegoen arteko lehian
Bestalde, Espainiako Erkidegoen arteko txapelketako azken jardunaldia lehiatu zen urtarrilaren 31n eta Euskadiko 18 zein 17 urtez azpiko taldeetan hiru herritar izan ziren lehian Gaztela eta Leonen aurka.
Valladoliden (Gaztela eta Leon) Lander Zabala eta Eneko Sanchez gazteek 31-25 galdu zuten; Sanchezek bi entsegu egin zituen.
Aitana Lazcano herritarra kide zuen Euskadiko taldeak, aldiz, 15-3 irabazi zuen Bilbon (Bizkaia) jokatutako lehian.
Era horretara, 18 urtez azpiko ordezkariek seigarren postuan amaitu dute lehia eta 17 urtez azpikoak, aldiz, bosgarren.
Europako txapelketa
Castilla y Leon Iberinasekin Europako Superkopa eskuratu ostean, hilaren 7an Espainiako selekzioarekin aritu zen borrokan Alex Saleta herritarra. Europako txapelketa hasi dute lehoiek eta Herbeheren aurka Amsterdem-en jokatu zuten lehen jardunaldia; gorri-horiek 33-51 irabazi zuten.
Hurrengo asteetan multzo lehia jokatuko dute eta Suitza eta Georgiarekin neurtuko dituzte indarrak.