Aurreko saio guztien antzera, egun horretakoa herritar ororentzako irekia izango da eta hala behar dutenek euskaratik gaztelaniara itzultzeko unean-uneko zerbitzua izango dute.
Borobilean Elkartea 2023ko urrian eratu zuen herritar talde batek, gizartean puri-purian dauden gaiei buruz elkarri begira hausnartzeko eta ideiak partekatzeko. Urtarrileko saioan Txillarreko sukaldaria liburuari eta ikus-entzunezkoari buruz aritu ziren.