Urte horretan lau emanaldi egin zituzten: otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Gasteropodoen mundua; Ekuador, eguzkiko ibaiak; Bizitzaren leihoak; Mundu amaierako itsasoa; Maldivas; 20'12''; Pelajiar esparrua; JATAY espedizioa; eta Lembeth, magikoa eta liluragarria ikus-entzunezkoak proiektatu zituzten kultur etxeko auditorioan.
Antolatzaileek bete zituzten aurreikuspenak aurreneko ediziotik eta lortu zuten herritarren jakin-mina piztea. Hori horrela izanik, aurtengo hiru saioetan Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioa betetzea espero dute.
Ekimen interesgarri hori Real Sociedad taldeko Urpekaritza saileko kideek, Danok Kide elkarteko lagunek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatzen dute, lankidetzan. Aurreko aldi guztietan egin izan duten moduan, aurtengo emanaldietara eta erakusketara bertaratzeko deia egin dute guztiek.