"Desokupako faxisten aurka" manifestatuko dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 6a

Lasarte-Oriako Ernai eragileko kideek jakinarazi dute manifestazioa deitu dutela gaur arratsalderako, asteon herrian zabaldu den berri bati erantzuteko: Desokupa enpresako zenbait ordezkari udalerrian izan direla-eta, horien aurkako ekintza antolatu eta "faxista" horiek kanporatzeko aldarria egingo dute. 19:00etan elkartuko dira udaletxe zaharraren parean, Kale Nagusian.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Ernai Lasarte-Oria (@ernailasarteoria)