Astero sustatuko dute irakurketa familien artean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 5a

Iazko apirileko saio bat.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioak astero aurrera eramango dituztela. Familien artean irakurketa sustatzeko asmoz, 0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren gurasoei jarduera "ludiko, didaktiko eta doako" hori ematen diete 2023tik. Abian jarri zutenetik izan duen "harrera bikaina eta parte hartze handia" ikusita, maiztasuna areagotzea erabaki dute sustatzaileek. Oraingoz, ekainera arteko saioak programatu dituzte.

Ekimena gauzatzen dutenek gogorarazi dute liburua dela saioen abiapuntua eta ardatza: "Helburu nagusia da literaturarekiko, musikarekiko, artearekiko eta naturarekiko interesa sustatzea, txiki-txikitatik". Hori horrela, topaketak larunbatero egingo dituzte Udal Liburutegian, 11:00etatik aurrera, hiru hizkuntzotan: euskara, gaztelania eta ingelesa.