Herriko igerilariak ederki jardun dira Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 5a

Buruntzaldea IKTko Ander Martinez (berdez), podiumean. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzordu garrantzitsuari egin zioten aurre urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Gipuzkoako txapelketa. Eurez gain, CD Fortuna zein Tolosaldea IKT taldekide diren Ibon Elola, Kimetz De la Cruz, Mayi Gorostegui eta Patxi eta Irati Arzalluz neba-arrebak izan ziren igerian

Lan ederra egin zuten bakarka eta erreleboetan eta Arzalluztarrak zein Buruntzaldea IKTko Ander Martinez podiumera igo ziren.

Horrez gain, marka ugari ere ondu zituzten herritarrek eta uda sasoiko txapelketarako markak ere lortu zituzten.

 

Txapelketan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Arzalluztarrak eta Tolosaldea IKTko igerilariak. Arg.: Tolosaldea IKT.

 

Honakoak izan ziren herritarrek lortutako domina eta marka hobetzeak:

Dominak

Absolutu maila

• Irati Arzallus (Tolosaldea IKT): 

50 m. tximeleta - 1º

200 m. libre - 2º

50 m. libre - 3º

4x50 m. libre - 2º

4x100 m. libre - 1º

4x200 m. libre - 1º

4x50 m. lau estilo - 1º

4x100 m. lau estilo - 1º

4x50 m. libre mistoa - 1º

Infantil maila

• Patxi Arzalluz (Tolosaldea IKT):

50 m. libre - 3º

4x100 m. libre - 1º

4x200 m. libre - 2º

4x50 m. lau estilo - 2º

4x100 m. lau estilo - 2º

• Ander Martinez (Buruntzaldea IKT):  
 50 m. bular - 3º

Markak

• Irati Arzalluz (Tolosaldea IKT): 50 m. libre (erreleboan), 26,30, 100 m. libre, 59,41 eta 200 m. libre, 02.11,52.

• Patxi Arzalluz (Tolosaldea IKT): 50 m. libre, 25,95, 100 m. libre, 56,67, 200 m. libre, 02.06,73 eta 400 m. libre, 04.33,26.

• Ander Martinez (Buruntzaldea IKT): 50 m. tximeleta, 33.26.

Lier Garmendia (Buruntzaldea IKT): 50 m. libre, 29,97, 50 m. bizkar, 34,49, 100 m. bizkar, 01.13,67 eta 50 m. tximeleta, 33,00. 

• Itsaso Iparragirre (Buruntzaldea IKT): 100 m. lau estilo, 01.24,44 eta 50 m. bizkar erreleboan, 37,68.

• Amaiur Iparragirre (Buruntzaldea IKT): 50 m. bizkar, 33,99 eta 50 m. tximeleta, 33,90.

• Kimetz de la Cruz (CD Fortuna): 50 m. bizkar, 30,56.

 

* Gipuzkoako Udako txapelketarako gutxieneko

** Euskal Herriko Udako txapelketarako gutxienekoa