Nerea Eugik Euskadiko Kluben Kopa irabazi du Atletico San Sebastian taldearekin

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 4a

Nerea Eugi eta Atletico San Sebastian taldeko emakumeak, podiumena. Arg.: Atletico San Sebastian Atletismo

Euskadiko Kluben Kopa lehiatu zen urtarrilaren 31n Donostiako belodromoan. Euskadiko zortzi klubik onenak bildu ziren bertan. Lasarte-Oriako ekiporik egon ez bazen, Nerea Eugi Zubizarreta eta Hodei Murgiondo Hernandez herritarrak izan ziren lehian Atletico San Sebastian taldearekin

Eugi eta euren taldekideak emakumezko Kopako garaile izan ziren 87 puntu eskuratuta; gizonezkoak, bosgarren (58,5 p.).

Eugik 200 metro lasterketan eta 4x200 m. erreleboan parte hartu zuen. Lehenean bere serieko lehen izan zen, 25,36 eta orokorrean bigarren. Erreleboan laukoa garaile izan zen lehian eta herritarrak azken posta egin zuen.

Murgiondo pertika jauzian aritu zen eta 3,30 metroko jauziarekin laugarren postuan amaitu zuen lehia.

Bestalde, Ostadar SKTko gaztetxoek hitzordu garrantzitsua izango dute hilaren 7an, 16 urtez azpikoen Gipuzkoako txapelketa. Taldeko hamar kidek parte hartuko dute proba ezberdinetan.

Mendian lasterka

Pistaz gain, mendian ere hainbat probatan lasterka izan ziren herriar eta herriko taldeetako kideak hilaren lehenean.

Berastegiko Negu Trailean Lasarte-Oria Mendi Elkarteko (LOTME) Xabier Aizpuru Inchaustik 01.37.13 behar izan zuen 16 kilometrotako bidea egiteko.

Donostiako Herri Ametsa Tailai Mendi krosean ere izan zen herriko ordezkaririk. Andoni Mujika Calonge (01.16.51) izan zen lasarteoriatarren artean azkarrena.