Ostadar Saskibaloiko III. mailako taldeak garaipenarekin hasi du bigarren fasea

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 4a

Otsaila hastearekin bat, Ostadar Saskibaloi ataleko III. mailako taldeak ligako bigarren faseari ekin dio. Ongi hasi dute lehia talde urdin-beltzeko kideek; Astigarragako Mundarro 45-35 garaitu dute Maialen Chourraut kiroldegian

Borroka estua izan zuten bi taldeek baina lehen eta azken laurdenetan eskuratutako errentari esker, Beñat Eleiceguik zuzentzen duen taldeak bi puntuak eskuratu zituen. Partzialak 12-6, 8-10, 9-8 eta 16-11 izan ziren. Txapelketako garai berrian A-3 multzoan lehiatuko da talde urdin-beltza eta bi itzuliko ligari egingo dio aurre.