Disko berriko aurrerapen kantuetako bat kaleratu du Jagobak: 'Ez dakit'

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 3a

Buru-belarri prestatzen ari den albuma osatuko duten abestiak tantaka-tantaka aurkezten ari da Jagoba. Aurrerapen kantuetako bat atera du gaur bertan, 'Ez dakit', Hazas herritarrarekin eta Txusorekin batera egin duena. Lasarteoriatar gehiagok kolaboratu dute pieza honetan: Beñat Bobillok, gitarrarekin nahiz baxuarekin, eta Oihan Agirretxek, bateriarekin. Ozen estudioan grabatu dute, Jurgi Taboadaren gidaritzapean. Plataforma guztietan jarri dute entzungai.

Fitxa teknikoa
  • Ahotsa: Jagoba eta Hazas.
  • Gitarra eta baxua: Beñat Bobillo.
  • Bateria: Oihan Agirretxe.
  • Produkzioa: Txuso eta Jurgi Taboada.
  • Grabaketa: Ozen estudioa.
  • Bideokliparen zuzendaria: Unai Modrego.
  • Argazki zuzendaria: Ibai Muñoz.
  • Kamera: Ivan Sancho.
  • Muntaia: Ivan Sancho.
  • Kolore zuzentzailea: Unai Modrego.
  • Diseinu grafikoa: Ivan Sancho.