Erregional I. mailako futbol taldeak igoera eta kopa lehiatzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 3a

Lasarte-Oriako futbol taldeen gehiengoak fase erregularra amaitu eta igoera, kopa, udaberriko kopa edo jaitsiera lehiatzen ari dira. Erregional I. mailan esate baterako, Texas Lasartearra CFk igoera izango du jokoan eta Ostadar SKTk, aldiz, kopa. Biek garaipena erdietsi zuten lehiaketako bigarren jardunaldian

.Zuri-urdinen lehen taldeak aurreko astean Antigua Luberrirekin hiruna berdindu ostean, garaipeneko puntuen bila atera zen Michelingo zelaian. Urkiren aurka etxeko taldea nagusi izan zen eta 3-0 gailendu zen.

Fase berrian Texasek hamabost jardunaldi jokatuko ditu eta lau onenen artean sailkatuz gero, Gorengo Mailara igoko litzateke.

Argazki galerian, Texas Lasarterra CF eta Urkiren arteko neurketako irudiak.

Kopa lehian

Atsobakarreko kirol gunean, aldiz, Ostadarrek Euskalduna B izan zuten aurrez aurre. Garaipenaren bidean jarraitzen du talde urdin-beltzak Astigarragako Mundarro 0-3 irabazi zuen lehen saioan eta bigarrenean 1-0 andoaindarrei.

Kopari dagokionez, zortziko lau talde egin dira; urdin-beltzak hirugarren multzoan daude. Bi itzuliko liga jokatuko dute eta azken fasera sailkatzeko lehen postua eskuratu behar du herriko taldeak.