Klimaterioa bakarrizketa eskaini du Kattalin Allendek, Manuel Lekuona Kultur Etxean, larunbat iluntzean. Klimaxetik klimateriora eta buelta lanetik abiatuta sortu du Allendek inprobisaziotik eta umoretik osatutako obra. Aipatzekoa ere bada, bertsolaritzak ere zeresana, izan, baduela, bat-batekotasun horretan, hots, Iratxe Ibarrak eta Oihane Pereak emanaldian zehar botatako bertsoek. Herri bakoitzean ikuskizun berezia eskaintzen dutela aitortuta, Allendek menopausiaz, beroaldiaz eta abanikoez aritu dira. Publikoak barre egiteko tartea izan du, baita oholtzaratutakoekin batera abesteko ere.