Urteko lehen hitzordua aurrera eraman du Lasarte-Oriako Sarek

Lierni Apaolaza Urdanpileta 2026ko urtarrilaren 31

Lasarte-Oriako Sarek deituta mobilizazioa egin zuten urtarrilaren 30ean, herrian barrena.

Hilabete amaieren ohiturari jarraiki, Lasarte-Oriako Sarek urtarrileko mobilizazioa prestatu zuen, ostiral iluntzean. 

Mugarri urtea izatea nahi dute aurtengoa "aukera handiak" omen daudelako; euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzean. Alde batetik, konponbide integral baterantz hurbiltzeko. Bestetik, salbuespenarekin amaitzeko urratsak ematen jarraitzeko. Era berean, jakinarazi dute horixe bera galdegiten jarraituko dutela espetxe erakundeei eta politikoei.

Mugarriak mugarri, ezinbestekoa izango dela aitortu zuten "lege eta politika arruntak gailentzea", sufrimenduarekin akabatzeko. Hori ez ezik, "iraganeko politikak alde batera uztea eta etorkizunera begiratzea", elkarbizitzarako. 

Urte berrirako nahiak plazaratzeaz gain, eskerrak emateko tartea ere egin zuen Lasarte-Oriako Sarek. Izan ere, urtarrilaren 10ean Bilbon izandako manifestazioaren inguruan aritu ziren. Ezin da gehiago luzatu lelopean, adierazi zuten jende mordoak egin zuela konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde. Hori dela-eta, prestutasun hori aintzat hartu nahi izan dute; bertaratutako guztiena eta euripean txandak egiten aritu ziren herritarrena.