Indartsu atera ziren talde hori-beltzeko kideak eta bigarren minutuan 1-0 aurreratu ziren. Euskaldunak ez zuen denbora galdu eta ederki erantzun zuen hurrengo jokaldian bana berdintzeko.
Hurrengo minutuetan bi taldeak gogor saiatu ziren aurkariaren atera gerturatzen eta aukera ugari izan zituzten. Euskaldunak atsedenaldia baino lehen behin eta bigarren zatian hastean bigarrena. Egoerari erantzunez, Eguzkik 2-3koa sartu zuen.
Lehia estuak jarraitu zuen bi taldeen eskutik. Francisco Javier Perez Kixkiren jokalariek berdinketa bilatu arren, aurkariak hartu zuen berriro aurrea; 2-4.
Etxeko taldea markagailuari itzulia ematen saiatu zen. Denborarik gabe geratu zen, ordea eta aldea txikitzea lortu zuen, 3-4.
Era horretara, bederatzigarren postuan emango dio hasiera denboraldiko bigarren zatiari.
Eguzkiko gainerako ordezkariak indartsu jardun ziren euren hitzorduetan eta guztiek garaipena erdietsi zuten. Honakoak izan ziren emaitzak:
- Erregional I. Maila
Eguzki ISU Leihoak 9 - 2 Sanpedrotarrak - Gazte Maila
Makax 1 - 4 Eguzki Lekuona Tailerrak - Kadete Maila
Eguzki Escalerilla taberna 7 -0 Aloña Mendi - Infantil maila
Eguzki Patricio taberna 10 -1 Aloña Mendi
Lauburu Ibarra 1 - 6 Eguzki Andatza taberna
Euskadirekin lanean
Erkidegoen arteko Espainiako txapelketako multzoen fasea amaituta, 16 eta 14 urtez azpiko Euskadiko selekzioetako kideak lanean dira berriro; martxora bitartean, azken fasea prestatzeko entrenamenduak egingo dituzte.
Lehena hilaren 26an izan zen eta Eguzki Areto Futbole taldeko zortzi kide deialdian sartu ziren. 14 urtez azpiko mailan Katalunian izan ziren Jairo Fuciños, Julen Murillo, Julen Mauleon eta Aimar Garciari beste bi kide gehitu zaizkie Josu Garcia eta Unai Berasategi. 16 urtez azpikoan, aldiz, ez da aldaketarik izan, Telmo Aranzadi eta Hugo Hernandez izan ziren lanean.