Erakusketa eta bozketa
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan jarriko dituzte ikusgai martxoaren 2tik 9ra. Gauzak horrela, horiek ikusi eta bozkatu bozkatu nahi dituzten lasarteoriatarrek zentro horretara joan beharko dute. Iglesiasek abisu eman du Iritzi horiek aintzat hartuko direla bigarren eta hirugarren sariak erabakitzeko. Kartel irabazlea, berriz, "gaian aditua den talde batek" erabakiko du.
Aurkeztuko diren guztien artean hiru aukeratuko direnez, sariak ere hiru izango dira. Garaileak 120 euro poltsikoratuko ditu, eta, bigarrenak, aldiz, 90 euro. Hirugarrenak, berriz, 60 euro jasoko ditu.
Ekimen honek arrakasta izan dezan herriko ikastetxeen kolaborazioa ezinbestekoa da; hala nabarmedu du Acevedok, eta horiek ez ezik, herritarrak ere egitasmoan parte hartzera deitu ditu.
Informazio gehiago nahi duenak oinarriak kontsulta ditzake. Horretarako Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentrora joan beharko dute, edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbidera idatzi. Udalaren web atarian ere eskuragarri da informazio guztia.