Kadete Errendimenduko kideek garaipeneko puntuak eskuratu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 28a

Ostadar Boleibola saileko Kadete Errendimendu taldeak Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuen hilaren 24an. Goierri A izan zuen aurkari urdin-beltzen ordezkariak Maialen Chourraut kiroldegian eta 3-0 gailendu zen

Markagailu orokorrak etxekoen nagusitasuna erakusten badu ere, lehen eta hirugarren jokoetan ederki borrokatu behar izan zuen taldeak garaipena eskuratzeko. Bietan 25-23 izan zen emaitza. Bigarrengoan bestelakoa izan zen emaitza, ordea; urdin-beltzak 25-9 gailendu ziren.

Garaipenari esker, bere multzoko sailkapen buru da kadete taldea Bera Bera Urdina taldearekin puntutan berdindua. Hurrengo hitzorduan, parekotasun hori puskatuko da Ostadar eta Donostiako taldea aurrez aurre izango baitira.

Gainerako taldeen emaitzak honakoak izan ziren:

Euskal Liga
  • I. maila
    Navarvoley A 0 - 3 Ostadar SKT
    17-25,13-25 eta 24-26
  • II. maila
    Aidean 1 - 3 Ostadar SKT
    22-25, 22-25, 25-18 eta 19-25
Gipuzkoako txapelketa
  • Jubenil maila 
    Usurbil 2 - 3 Ostadar SKT
    25-16, 15-25, 21-25, 25-22 eta 10-15
  • Kadete Partaidetza
    Ostadar SKT 1- 3 Fortuna 
    25-15, 26-28, 22-25 eta 23-25
  • Infantil Partaidetza
    Ostadar SKT 2 - 3 Lizardi
    15-25, 25-11, 9-25, 28-26 eta 13-15